AUTISMOARI BURUZKO INFORMAZIO INTERESGARRIA IZANGO DUZUE NIRE BLOGEAN, ESPERO DUT LAGUNGARRIA IZATEA.

2010-11-18

Manuel Castells-en mapa kontzeptuala

Ondoren, egindako mapa kontzeptuala ipini dut. Mapa kontzeptual bat egiteko beharrezkoa da Cmap Tools programa zuen ordenagailuetan izatea. Mapa kontzeptual hau Teknologia Berrien ingurukoa da.  


2010-11-16

ZER DA AUTISMOA?

Gaur egun, zientzia. net-eko orrian Autismoa artikuluan irakurri dudanez, bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo bezala, hain zuzen.
Bertan datorrenez, ume hauengan garapen-mailak gorabehera handiak dauzka, ez da harmonikoki koordinatzen eta garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen.
Gizarte-harremanerako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen eta ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere. Ez dute jostailuak erabiltzen ikasten eta beraien jolasak suntsikorrak dira; monotonoak, errepikakorrak.
Mintzaira-garapenean atzerapenak eta trastornoak eduki ohi dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi baina bapatean eten eta geratu. Horietatik erdiak, zerbait esaten ikasi dutenak, “ekolalia” deitzen zaiona edukiko dute, hau da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte.
Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute ume hauek. Ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.i); batere ez batzuetan eta ikaragarri besteetan.
Ume batek hiru urte bete aurretik portaera horiek guztiak dituenean, autista dela esan daiteke.

HONA HEMEN AUTISMOARI BURUZKO DATU BATZUK

10.000 eskolaumetatik, lauzpabost izaten dira autista.

Ume autisten artean % 17 baino gutxiagok lortzen dute nahikoa maila intelektual altua, eta % 75etik gora dira, gutxi-asko, adimen-eskasia handiak dituztenak.

Lau aldiz gehiago agertzen da mutikoengan, neskengan baino (3 aldiz gehiago, beste datu batzuen arabera).

Ez dago argi oraindik zergatik gertatzen den, baina azkeneko ikerketen arabera badirudi eragin genetikoren bat badela, arazo zerebralekin batera.

Klase sozial guztietan izaten da; altuetan nahiz baxuetan.

Ume autistaren etorkizuna, minusbaliaren araberakoa da. Adimen-kozientea (A.k. edo IQ) da, oraindik ere, faktore aurresalerik onena, baina garbi eta onartua dago ume autista gehienek beren bizitza osoan asistentzia beharko dutela.

Sindrome honentzat oraingoz ez dago tratamendu espezifikorik.