AUTISMOARI BURUZKO INFORMAZIO INTERESGARRIA IZANGO DUZUE NIRE BLOGEAN, ESPERO DUT LAGUNGARRIA IZATEA.

2011-01-13

You Tuben aurkitutako autisten ezaugarrien bideo bat daukazue hemen.

GOEAR

Hemen usten dizuet Goear web orrialdean aurkitutako autisten inguruko abesti bat.

Autismoari buruzko Webquest-a


 
Hemen ipintzen dizuet nire gaiari lotuta dagoen Webquets bat, espero dut lagungarria izatea. Azpian ikus dezakezue irudia.

TESTU BIRSARTUA

Ondoren, haur autistak eta hezkuntzari buruzko datu batzuk utziko ditut. Hau testu birsartu bat da.

HAUR AUTISTAK ETA HEZKUNTZA • Haur autistek kanpotik ikasi behar izaten dute besteek barrutik edo berez ikasten edo sentitzen dutena. • Autistek garatzen dituzten jarrera a-normalen esparrua oso zabala da. • Autistak duen ahalmen kognitiboen maila orokorrak eragina du autistak esparru horretan duen lekuan. • Ezin dugu pentsatu autistak bere inguruan duenaz informazioa jasotzeko gogoa duenik eta, beraz, haur autistek motibatuta egoten ikasi behar dute.

HAUR AUTISTEN ARGAZKIEN BILDUMA

Haur autisten argazki bilduma bat daukazue hemen, Picassan egindakoa. Oso argazki politak dira hauek eta espero dut zuen gustokoak izatea.

PODOMATIC

Podomatic-en aurkitutako irrati batean egindako autistei buruzko elkarrizketa bat da. Oso interesgarria dela iruditzen zait, informazio ugari ematen dutelako gai honi buruz. Azpian elkarrizketa daukazue.

TXERTO HIRUKOITZA EZ DAGO AUTISMOAREKIN ERLAZIONATUTA


Herrialde askotan, 12-15 hilabeteko haurrei txerto hirukoitza ematen zaie. Txerto horrek elgorriaren, hazizurrien eta errubeolaren aurkako babesa ematen du. Alabaina, Britainia Handian autismoarekin edota hesteetako arazoekin lotuta zegoen ustea zabaldu zen. Susmoak egiaztatu edota gezurtatzeko, ikerketa sakon bat egin da herrialde horretan eta txertoaren ondorio txar horien berri ematen zuten artikuluak aztertu dituzte.

Azterketak argi utzi du artikuluetan azaldutako ikerketak oker eginda zeudela; batzuetan ez zegoen kontrol-talderik, beste batzuetan ikertutako taldea txikiegia zen... Hala eta guztiz ere, susmoa oso errotuta dago, eta inolako kalterik ez duela eragiten ziurtatzeko, ikerketa gehiago behar direla uste dute hainbat zientzialarik.

AUTISMOA NEREBEZARO ETA HELDUTASUNEAN

Nerabezaroko garaian, posible dira aldaketak bi norabideetan agertzea: Posible da garapen positiboa indartzea edo autistaren jarrera arazoak berragertzea ( antsia, auto-erasoa…) edo halaber bestelako zailtasunak agertzea (krisialdi epileptikoak). Kasu guztietan mantentzen da harreman pertsonalentzako ezintasuna, eta maila intelektual handiko autistei, gainerako pertsonen asmo eta arrazoiak ez ulertzeak estualdia sortzen die.

Heldutasunean, nerabezaroan bezala, autista gehienek laguntzaren beharra izaten jarraitzen dute. Salbuespenekoak dira ekoizpen lana garatzera iristen direnak eta are gehiago independenteki bizitzera iristen direnak. Gaitza kronikoa da, baina, agerpenak adinaren eta ezintasunaren larritasunaren arabera aldatzen dira. Autismoa duten pertsonek gaitza mantentzen dute nahiz eta sintomak batzuetan leundu daitezkeen.

HEZKUNTZA ERANTZUNA

Curriculumaren plangintza egiterakoan ume autistekin kontutan hartu beharreko irizpideak honako hauek dira:

- Ikaslearen HPBetatik abiatu behar da. Arlo ezberdinei lehentasuna eman behar zaie, adibidez, komunikazio-trebetasunen irakaskuntza eta ikaskuntzari, pertzepzioaren garapenari, hots, arreta, oroimena, imitazioa, irudimena, jolas sinbolikoa, etab., eta eguneroko bizitzako arazoen ebazpenen irakaskuntza eta ikaskuntzari.

- Haur hauei, gaitasunen arabera irakatsi behar zaie eta trebetasunak garatzeko aukera guztiak aprobetxatu (irakaskuntza inzidentalaren bitartez).

- Autonomia handienarekin eta bere adin kronologikoa duten pertsonekin elkarreragina bultzatu behar da.

- Ikaskuntza egoerak oso egituratuta egon behar dute. Jardueren antolamendua, estimuluen egituraketa eta ingurunearen erantzunak ezarri behar dira eta haur autistei ez zaie inoiz ere ez jolastera behartu behar.

- Ahozko komunikazioa, kasu batzuetan autistek komunikatzeko duten era bakarra da. Beraz, ahozkoak ez diren komunikazio-estrategiak irakatsi behar dira: keinuak, begiradaren erabilera, zeinuak, grafikoak, marrazkiak, piktogramak, etab. eta hauek funtzionalki erabiltzeko testuinguruak ahalbideratu behar dira.

Haur autistak hezkuntzarekin duten loturari buruzko informazioa gehiago nahi baduzue jo ezazue web orrialde honetara.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK

Duela egun pare batzuk artikulu batean irakurri nuen, haur autistek dituzten premiak beren adineko edozein haurrek dituenen bezalakoak direla. Guztiek behar dute afektua, arreta pertsonala, jolas-espazioak, aisiarako espazioak, etab. Baina, zenbait egokitzapen behar dituzte beren ikaskuntza eta harreman soziala sustatzeko, hala nola:

Komunikazio-trebetasunen eta estrategien garapena, elkarreragin sozialaren garapena eta ezagutza-trebetasunen garapena: pertzepzioa, arreta, oroimena, imitazioa, irudimena eta jolas sinbolikoa.

Zentzumenezko eta pertzepzioekiko sentsibilitate handia dutenez informazio gehiegi jasotzen dute modu deskontrolatu eta anabasa batean eta, ondorioz, ezin dute informazioa ondo sailkatu. Dinamikaren arloan dituen premiak, motrizitate lodia eta fina dira.  Eta azkenik, autonomi eta gizarteratze azturetan dituzten premiak ere kontuan hartu behar ditugu.

AUTISMOA ETA X HAUSKORRAREN SINDROMEA

Zientzia. net- eko autisten inguruko artikuluan irakurri dudanez, Munduko Osasun Erakundearen arabera, autismoaren jatorria eta patologia ez daude definituta eta, ondorioz, autismoa hautemateko pertsonaren portaerari begiratu behar zaio. Hori dela eta, autismoaren markatzaileak bilatzeko, hiru mailatan ikertzea proposatzen da: morfologikoan, zitogenetikoan eta molekularrean.

Testuan dio, esku- eta oin-markekin hasi zirela ikertzen. Markatzaile morfologiko horiek oso egokiak dira gorputzaren asimetria ikertzeko, eta, hain zuzen ere, azterketa horiexek egin zizkieten haur autistei.
Ikerketa haien emaitzek erakutsi zuten haur autistek asimetria aldakorra izateko joera handiagoa zutela gainerako pertsonen aldean.


Azkenik irakurri dut, ikerketa morfologikoen ondoren, azterketa zitogenetikoak egin zituztela haur haiekin. Horretarako, haurren kromosomak aztertu zituzten kontuan izanda kromosometan bazirela hausteko joera zuten puntuak. Puntu horietako bat, hain zuzen ere, X kromosoman dago eta FRAXA izenez ezagutzen da.
Emaitzak ikusita, ikertzaileek ondorioztatu zuten haur autistek toki hauskorrak espresatzeko normala baino joera handiagoa zutela.

Informazio gehiago nahi baduzue zoazte hona.

AUTISMOAREN INGURUKO TAULA BAT

UME AUTISTAK GIPUZKOAN, 1985. URTEAN
Adina
Biztanlegoa (1985)
Autistak (4)
0-4
70.098
28
5-9
62.602
25
10-14
69.540
28
15-19
70.417
28
GUZTIRA
272.657
109


2011-01-12

AUTISMOAREN GAINEKO IKERKETA BERRIAK


Autismoari buruzko artikulu oso interesgarri bat irakurri dut, non, jaiotzerakoan autismoa antzeman daitekelari buruzko ikerketa bat egin dute. Salamankako unibertsitatean, hezkuntzako fakultateak, ikerketa bat egin du. Ricardo Canal izan da honen koordinatzailea.

Metodoa, test bat da 23 galderaz osatua eta honen finantziaketa 6.000 €-koa da. Galdera hauen bitartez, pediatrak kontsultaren erdi ordu batean jakin ahal du ume horrek duena autismoa den ala ez. Inkesta martxan jarri denetik, aurkitu diren kasuak gehiago izan dira.

Aurkikuntza hau oso garrantzitsua da ,bai, osasun mailan ,bai, hezkuntza mailan. Horregatik, berri hau zuekin konpartitzea garrantzitsua dela uste dut gainera baliogarri izatea espero dut. Artikulua irakurri nahi baduzue jo ezazue hona.

HEZITZAILEON LANA


Ume autistekin lan egiten due hezitzaileak heldutasun handia erakutsi behar du zenbait alderditan eta prestakuntza egokia:

1.- Prestakuntza psikopedagogiko on bat eduki behar du:
-Umeen garapen normalaren pautak, oso ondo ezagutu behar ditu, erreferentzi marko bezala izateko.
-Oso baikorra eta beharrezkoa da “ume normalekin” lan egitea, hezkuntza berezian lan egin baino lehen.
-Ezagupen sakon bat izatea ume autistaren nortasuna eta portaerei buruz.
-Teoria eta teknika psikodinamikoak eta konduktistak ezagutu behar ditu.
-Gai berean lan egiten duten adituekin elkartzea oso interesgarria izango da: kasuak kontrajartzeko eta kritikoki aztertzeko, egonezinak eta ezintasun sentzazioak aztertzeko; eta teknika eta metodologia pertsonalagoetan sakontzeko.


2.- Benetan bokazioa duen pertsona izan behar da, izan ere, umeari lagundu behar dio eginkizun guztietan, baita ardura hauek gero eta gehiago hartzen lagundu behar dio.

3.-Itxaropena duen pertsona bat izan behar da.


4.- Hezitzailearen nortasunak garrantzi handia du, bera izango delako umearen eredua eta berarengandik portaera konkretuak hartuko dituelako.

AUTISMO MAILA-HANDIA DUEN ETA OSO AKTIBOA EZ DEN HAURRA
 
“Jazinta, sei urteko neskato autista, bere baitan bilduta bizi zen. Ikaskuntzan
zailtasun handiak zituen eta garun-paralisia ere bazuen. Eser zitekeen, bere
eskuak erabil zitzakeen, baina oinez ikasten ari zen oraindik. Ezin zen hitzez
komunikatu, ez zekien ahoskatzen eta ez zuen keinurik egiten komunikatzeko.
Kontaktua saihesten zuen eta norbait kontakturen bat izaten saiatzen zen
bakoitzean angustia sentitzen zuen. Ez zuen bere burua zaintzen eta bere
jarduera nagusia eskura zuen guztia ukitzea zen. Musika entzutea ere atsegin
zuen”.

Kasu honetan, helburu nagusia gizarteko elkarreraginezko egoeretan gustura sentiaraztea
zen, bereziki bere amarekin eta bere hezitzaile nagusiarekin (Klara).
AUTISMO MOTAK

Autismoarekin erlazionatuak dauden sindrome eta egoera gehienak, espektro autistaren barruan koka ditzakegu. Espektro autistaren barruan hauek dira nahaste nabarienak: nahaste autista, garapenaren nahaste jeneralizatua, autismo atipikoa, eta Asperger nahastea. Hauekin batera, Rett nahastea eta haurtzaroaren desintegrazioaren nahasteak, osatzen dute garapenaren nahaste orokorren aukera nagusienak. Gaur espektro autismoaren nahastea, Asperger nahastea eta Rett nahastea azalduko ditut:
  • Espektro autismoaren nahastea. Nahaste hau daukaten pertsonek arazo sozialak eta komunikazioarenak izaten dituzte. Jarrera errepikakorrak garatzen dituzte, eta beraien eguneroko bizitzan aldaketak ez dituzte gogoko. Espektro autismoaren nahastea duten umeek beste umeek ez bezala garatzen dira eta erritmo beretsuan ematen da garapena.


  • Asperger sindromea. 1944an Asperger-ek lau kasu klinikoen berri eman zuen. Autismo era desberdinak erakusten zituzten eta bere adimen ahalmenak, bakoitzarenak desberdinak izan arren, Kanner-ek deskribatutakoenak baino garaiagoak ziren. Gaur egun eztabaidan dago, batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da, adimenaren eta hizkuntzaren atzerapenik gabekoa, funtzionamendu handiko autismoa izango balitz bezala. Nahaste hau duten pertsonek elkarrekintza arazoak, harremanetarako ez-ahozko arazoak, arazo psikomotoreak...etab izaten dituzte.

  • Rett sindromea. Rett sindromea oso gaitz neurologiko arraroa da, munduan zehar, 12.000 edo 15.000 bizirik jaiotako nesketatik 1 jasaten du sindrome hau, bakarrik nesken artean ematen da, nahiz eta bariante bat izan, mutilak ere afektatzen dituenak. Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka. Sintoma nagusiak dardarak edo epilepsia, mikrozefalia, mugimendu ez-ohikoak, ataxia, erregrezio psikikoa...etab dira.
Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue joan zaitezte wikipedia web orrialdera.
APNABI ETA INEM-EK IPINITAKO TAILERRAK



Bigarren urtez APNABI-k(Bizkaiko Autismoa eta beste Autismoaren Espektro Nahasteak Dituzten Gurasoen Elkartea) eta INEM-ek (Instituto Nacional de Empleo) martxan jarri dute lanbide taller bat autismoan eta autismoaren beste espektroetan espezializatutako monitorean trebatzeko. Ekimen hau lanbide eta hezkuntza programa mixtoa da 25 urtetik gorakoentzat pentsatua.

Tallerrak hamabi hilabetez hogei parte-hartzaile izango ditu. Hauek, lanbide heziketa jasoko dute aldizkako lana eta praktika profesionalarekin.

Honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzue, jo ezazue APNABI-ren web orrira.

BIDEO ZERRENDA

Embedr web orrialdean sortu dudan bideo zerrenda bat da hau, bideo guztiak autismo gaiaren inguruan doaz eta zuen interesekoa izatea espero dut.


ARGITALPENA

Autismoaren inguruan informazio ugari ematen digun liburua da hau. Issuu web orrialdean aurki ditzakezue.


TRATU TXARREN POWER POINT-A

Iratxek eta biok egindako tratu txarrei buruzko Power Point-a ipintzen dizuet hemen. Zuen gustukoa izatea espero dut eta gauza berriak ikastea.


AUTISMOARI BURUZKO POWER POINT-A

Slideshare web orrialdean aurkitutako Power Point-a da hau.

TUTORIALA

Iratxek eta biok mapa kontzeptualari buruz egindako tutoriala da hau. Mapa kontzeptual bat egiteko Cmap Tools programa erabili behar duzue.


MULTIMEDIA

Hona hemen egindako tratu txarrei buruzko multimedia. You Tube web orrialdean aurkituko duzue Multimedia izenarekin.



ONDOREN HAUR AUTISTEN ARGAZKI BATZUK IPINI DIZKIZUET, ESPERO DUT ZUEN GUSTUKOAK IZATEA. ARGAZKI GEHIAGO IKUSI NAHI BADITUZUE JO EZAZUE HONA.





AUTISMOA AREAGOTZEN GURE ARTEAN


40.hamarkadaren inguruan autismoa aurkitu zenetik, asko izan dira trastorno honi azalpen bat heman nahi izan dioten teoriak. Azkenengo azalpenak uste izan dute umeei ematen zitzaien txertoetako osagairen bat,timerosal-a, izan ahal zela alterazio neurologiko honen erruduna. Baina,azkenengo ikerketek ez dute berdina esaten. California aldean, kasuak geroz eta gehiago izan dira nahiz eta osagai hori 2001.urtean deuseztatua izan den.





EZAUGARRI BATZUK

 Orokorrean, autismoaren ezaugarriak hurrengoak dira:
- Ikusmen harremanak eta laztanak ekiditzen dituzte.
- Soinuei eta ahotsei ez diete erantzuten.
- Ez du hitzegiten edo hizkuntza ez du modu egokian erabiltzen.
- Aurrera eta atzerakako mugimenduak egiten ditu eta golpeak ematen dizkio bere buruari.
- Objetu baten zatiak zuzen begiratzen ditu.
- Gorputz lenguaia ez du ulertzen.
- Ordena eta errutina garrantzi handia dauka berarentzako.
- Bere aurpegia ez dauka adierazpenik eta abotsan tonu bera erabiltzen du.
- Arriskuari ez dio beldurrik eta bere buruari mina egiten dio.

HAUR TXIKIENGAN AGERTZEN DEN JOKABIDEA

Eusko Jaurlaritzak idatzitako autismoa haurtzaroari buruzko testu batean irakurri dudanez, haur txikien garapenean komunikazio-jokabide ugari ikus daitezke, 
garapenaren hasiera-hasierako uneetatik agertzen direnak. Lau ataletan banatzen dituzte, baina hiru baino ez ditut azalduko, honako hauek:

1.Zerbait komunikatzeko asmoa

Atal honetan haurrek komunikazio-jokabide aniztasun handia txikitatik garatzen dutela diote.
Horien helburua gainerakoei zer nahi duten ulertaraztea delarik, keinuen bidez,
zerbait nahi badute hatzamarraz edo eskuaz seinalatuz...
Adierazpenen, oihuen, hitzen edo abestien bidez ere,
komunikatzeko helburua duten uneak ikus ditzakegu.

2. Imitazio-jokabideak

Bigarren atal honetan, haurrek inguruan dituztenek egindako gauzak imitatzen dituztela azaltzea da helburua.
Imitazio jokabide hauetako adide batzuk hauek dira; lo egiteko eta txalo egiteko keinuak, panpinari jaten ematea etab.  Horiek guztiek komunikazio-funtzioa dute, beraien gizartemunduko egoerak ulertu eta besteekin elkar-banatzen laguntzeko baliagarri direnak.  

3. Begiradaren erabilera eta guztientzako arreta

 
Azken atalean, begirada da komunikazio-jokabiderik eraginkorrenetakoa dela irakurri dut. Haurra objektu bati begira-begira geratu eta horren ibilbideari jarraitzeko gai denean eta
pertsonei arretaz begiratzen hasten denean ematen dira lehen urratsak.
GIZARTE HEZITZAILEA INFORMAZIOAREN GARAIAN

Gaur egun, munduko parte txiki batek gozatzen dituen Informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ez dira testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoan sortzen diren ereduak baino ez.
Merkatuko ekonomiaren paperean oinarritzen den eredua da, bere itxura eta aukerak baldintzatzen dituenak errentagarritasun handiagoa lortzeko.
Batzuk, IKT-ak erraztu egingo zuten sozializazioaren alde agertuko ziren, IKT-ak banakotasunaren gainetik, ezagutza informazioaren gainetik eta gizarte errentagarritasun ekonomikoaren gainetik ipiniz. Baina teknologia gutxi batzuei buruz ariko ginateke hitz egiten, testuinguru honetan aurrera egiteko oso aukera gutxi dituztenei buruz, hain zuzen ere.
Beste alde batetik, praktikan, bere erabilera eta ezagutza egokiak, leku bat bermatzen digute gizartean. Hezkuntzaren munduko pedagogo eta hezitzaile askok Informazioaren gizartearen alde agertzen dira eta hauek ikasi eta erakusteko eredu berri eta garrantzitsuak direla diote.
Hala ere, teknologia berri hauek ez daude hezkuntza arloari bakarrik bideratutak, gizarteko beste pertsona guztiei ere bideratutak daude. Pertsona hauen egoera teknologia berriekiko kritikoa baldin bada ere, horreterako sortu dira, jendeak gauza berriak ikasteko eta hauek erabiltzeko prestakuntza gainditzeko.   

2010-11-18

Manuel Castells-en mapa kontzeptuala

Ondoren, egindako mapa kontzeptuala ipini dut. Mapa kontzeptual bat egiteko beharrezkoa da Cmap Tools programa zuen ordenagailuetan izatea. Mapa kontzeptual hau Teknologia Berrien ingurukoa da.  


2010-11-16

ZER DA AUTISMOA?

Gaur egun, zientzia. net-eko orrian Autismoa artikuluan irakurri dudanez, bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo bezala, hain zuzen.
Bertan datorrenez, ume hauengan garapen-mailak gorabehera handiak dauzka, ez da harmonikoki koordinatzen eta garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen.
Gizarte-harremanerako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen eta ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere. Ez dute jostailuak erabiltzen ikasten eta beraien jolasak suntsikorrak dira; monotonoak, errepikakorrak.
Mintzaira-garapenean atzerapenak eta trastornoak eduki ohi dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi baina bapatean eten eta geratu. Horietatik erdiak, zerbait esaten ikasi dutenak, “ekolalia” deitzen zaiona edukiko dute, hau da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte.
Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute ume hauek. Ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.i); batere ez batzuetan eta ikaragarri besteetan.
Ume batek hiru urte bete aurretik portaera horiek guztiak dituenean, autista dela esan daiteke.

HONA HEMEN AUTISMOARI BURUZKO DATU BATZUK

10.000 eskolaumetatik, lauzpabost izaten dira autista.

Ume autisten artean % 17 baino gutxiagok lortzen dute nahikoa maila intelektual altua, eta % 75etik gora dira, gutxi-asko, adimen-eskasia handiak dituztenak.

Lau aldiz gehiago agertzen da mutikoengan, neskengan baino (3 aldiz gehiago, beste datu batzuen arabera).

Ez dago argi oraindik zergatik gertatzen den, baina azkeneko ikerketen arabera badirudi eragin genetikoren bat badela, arazo zerebralekin batera.

Klase sozial guztietan izaten da; altuetan nahiz baxuetan.

Ume autistaren etorkizuna, minusbaliaren araberakoa da. Adimen-kozientea (A.k. edo IQ) da, oraindik ere, faktore aurresalerik onena, baina garbi eta onartua dago ume autista gehienek beren bizitza osoan asistentzia beharko dutela.

Sindrome honentzat oraingoz ez dago tratamendu espezifikorik.

2010-10-05


Kaixo lagunok.
Hau nire lehen froga da.
Ni EHUko ikaslea naiz.
Bideo bat igo dut blogera eta zuen gustukoa izatea espero dut.